Uba Aterpetxea
Bestetik, Wifi zerbitzua, garbitegia, sukaldea, parking-a, kirola praktikatzeko zonalde txiki bat eta atsedenerako eta aisialdirako gune erakusgarria laugarren solairuan eskaintzen zaie erabiltzaileei.
Zerbitzuaren prezio, bestalde, erakargarria da. Izan ere, prezioa, nahiz eta denboraldiaren arabera aldatu, ez du inoiz 20 euroko kantitatea gaindituko.
Uba Aterpetxearekin aterpetxe alternatiboa proposatu nahi da, berdea, jasangarria eta eko-eraginkorra, erlazio multikulturalei irekia. Aterpetxea ikerketa eta berrikuntza, kultura eta kirolarekin zerikusia duten gazteak, familiak eta taldeak erakarri nahi ditu. Surf sektorea bereziki nabarmentzen da, izan ere hainbeste bisitalari erakartzen ditu hirira.
Eraikinak 44 logela ditu, horietako hainbat egokituak direlarik. Guztira 196 leku eskaintzen dira, 4 solairu eta 3.178 metrotatako zabalera erabilgarrian zehar.
Gozatu ezazu egonaldi ahaztezina gure aterpetxean. Afaldu ezazu Donostiako sagardotegi hoberenetan %10eko deskontuakin menuan. Gainera, transfer aukera ere badaukazu aterpetxetik sagardotegira.
We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.