Gida Gastronomikoa

Gastronomiaren hiriburua Donostia da, hemen jatea artea dela esan dezakegu, mundu osoan ezaguna. Emozioak eta sentimenduak sortzeko gai da.

PINTXOETAN IBILI

Donostiako altxor ospetsuena Pintxoak dira.Miniatura sukaldaritza da famatuena, pintxo sinpleetik konplexuetara dastatu daitezke. Alde zaharrean pintxoak jatea gure kultura ezagutzeko forma onena da.

Jatorriz, pintxoa, ogi-xerra batean jartzen zen razio Txiki bat zen. Eusteko, zotza bat erabiltzen zen eta hortik datorkio pintxo izena. Hala ere, ohiko ikuspegi hau aldatu egin da eta gaur egun goi mailako sukaldaritza miniaturan egiten da. Zapore kontzentratuak , gozo eta dosi txikietan egiten dira.

LEHENGAILEN KALITATEA

Sukalde honen sekretua minimoa da. Importanteena lehengailen kalitatea da.Gipuzkoak, kalitate haundiko elikagaiak dituela harro egon daiteke. Getariako txakolia, Ibarrako piperminak, Tolosako babarrunak,idizabalgo gazta edo sagardoa beste askoren artean. Aparteko produktu guzti hauek, arraina eta haragi onena merkatu tradizionaletan ikusgai jartzen dira.

Donostian bi merkatu daude. Bata, San Martin merkatua, zentruan dago , zentro komertzial baten azpian, duela gutxi zaharberritua eta bestea zalantzarik gabe famatuena La Bretxa merkatua.

16 MICHELIN IZAR

Donostia, sukaldaritzaren jaioterria da. Gure sukaldariek errezetak eta produktuak zaintzen dituzte, gastronomiatik arte bat egiteko.

Guztira, 16 michelin izar aztertu dira euskal sukaldaritzan , Juan Mari ArzaK , Andoni Luis Aduriz, Martin Berasategui edo Pedro Subijana, mundo osoan laudatuta.Izan ere, Mugaritz jatetxea, Andoni Luiz Adurizena, bigarren urtez jarraian munduko 4garren jatetxerik onena izan da, ‘British restaurant’ aldizkariaren arabera.

MICHELIN IZAR JATETXEAK

3 izar

AKELARRE
Tel.: 943 31 12 09
www.akelarre.net

ARZAK
Tel.: 943 27 84 65
www.arzak.es

MARTIN BERASATEGUI
Tel.: 943 36 64 71
www.martinberasategui.com

2 izar

MUGARITZ
Tel.: 943 52 24 55
www.mugaritz.com

SAGARDOTEGIAK

Sagardoa beste produktu zaporetsuenetako eta gure lurraldeko eskaera gehien duen produktuenetako bat da. Sagardoa dastatzea gure kultura ezagutzea da.

Sagardotegietara joateak, gure edaria barrikatik zuzen edateko eta Txotx! Egiteko posibilitatea ematen digu. Leku hauetako menú tradizionala, bakailu tortila, bakailu frijitua , txuleta plantxan eta gazta intxaurrekin da.

DONOSTIAKO ZAPOREAK

Ibilbide kulturala eta gastronomikoa.

Donostiako toki onenak ezagutu ezazu gida profesional batekin. Hiriko sekretu eta bitxikeri xelebreak arakatu.

Informazio praktikoa

  • Iraupena: 120 min gutxigorabehera
  • Prezioa: 18€(3 tabernako degustazioa, pintxo eta edari bana taberna bakoitzean, 12 urtetik behera doain baina edaria eta pintxoak ez daude barne)
  • Irteerak:11.30h
  • Urtarrila: 14 eta 28
  • Otsaila:18 eta 25
  • Martxoa:3 10 17 24 eta 31
  • Apirila: 7 14 21 eta 28
  • Maiatza: 5 eta 19
  • Ekaina:2 16 eta 30
  • Uztaila eta abuztua: astearteetan eta ostegunetan
  • Iraila: 1 8 eta 15
  • Urria 13 eta 27
  • Azaroa 2 10eta 24
  • Abendua: 7 15 29
  • Hizkuntzak: gaztelera-ingelesa edo gaztelera-frantsesa
  • Topagunea: Turismo bulegoa-Boulevard 8

Alde Zaharreko hiru tabernatan pintxoak dastatu eta edari bat edan egin dezakezue, gure hiriko sukaldaritza aberatsa gozatu ahal izateko.Bisita gidatuak hiru pintxo eta hiru edari barne ditu guztira.

Ibilbidearen puntu esanguratsuenak:

  • La Bretxa Merkatua,
  • Fermin Calbeton Kalea,
  • Konstituzio plaza,
  • San Vizente Eliza,
  • Abuztuaren 31 kalea,
  • Santa Maria Basilika,
  • Portua eta Kale Nagusia.
Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search