Santa Klara Irlarako Txalupa


Donostiako Portutik Santa Klara irlara txangoa egiteko aukera izango duzue, gune eder honetaz eta Donostiako Badiaren ikuspegi paregabeaz gozatuz.
Hasiera: 1/06/2012
Bukaera: 30/09/2012
Non: Plaza Lasta, 1 – Puerto 2003
Sarrerak: 3,80 € / 6,00 €
Telefonoa: 943 000450 / 616 583492
Web orria: http://www.motorasdelaisla.com
EMail: info@motorasdelaisla.com
SANTA KLARA IRLA
Kontxako badiaren erdigunean kokatzen da, donostiako irudietatik esanguratsuena delarik. Bertan dauden eraikuntzak faroa eta moila txiki bat dira, udaran gainera Donostiako laugarren hondartza txikian bilakatzen da bertara joaten diren bisitariak kutsu familiar bat eskaintzen dielarik. Landako bazkari bat antolatzeko aukera ematen diguten mahaiak ditu eta bainu bat hartzeko gogoa dutenentzako aldagela-kabinak eta dutxak.
Santa Klara irlako hondartzatxoa irlako untziralekuaren albo batean dago kokatuta, Kontxako badiaren erdi-erdian. Oso toki txikia da eta ordu batzuetan baino ez da ikusten, itsasbehera dagoenean, hain zuzen.
Zerbitzuak
- Dutxak
- Komunak
- Sorosmena/Salbamendua
- Egunak: Ekainaren 1etik Irailaren 30era
Aparte, motor txalupa berria daukate. Honek zoruan dituen bi kristalei esker, itsas hondoa ikusteko aukera eskaintzen du, badia zehar txango ederra eginez eta itsazkirriaz gozatuz.
Ordutegia
- Zerbitzua zezena (irlara) – 10:00etatik 20:00etara (maiztasuna, 30 minututik ordu 1era, eguraldiaren arabera)
- Itsas hondoa zerbitzua – 11:00 / 12:00 / 13:00 /15:30 / 16:30 / 17:30 / 18:30 (badian 25 minutuko txangoa izango duzu, bisitaldia ederki gozatzeko)
Prezioa
- Guztientzat: 3,80 € Joan etorria
- Harterako garraioa + txangoa 6,00 € Joan etorria
- 4 urte beherako Doan
- Taldeentzako salneurri bereziak