Ongi etorri Donostiara
Green Nest Hostel Uba Aterpetxea gazte-aterpetxe berria da, eta bertan ostatu har daiteke prezio merkean. Donostia ezagutu nahi duten gazteentzat diseinatu da. Naturaren erdi-erdian hartu ahal izango dute ostatua, gure aterpetxean WiFi doan izanik zerbitzu onenez eta teknologiez gozatzen duten aldi berean.

WiFi konexioa aterpetxe osoan dago. Aterpetxean guztiek erabiltzeko eremua terraza ikusgarrian aurkitzen da, ikuspegi ederrekin. Estalitako eremuak daude erlaxatzeko, irakurtzeko, dantza egiteko, sukaldatzeko, jateko, e.a. Gune horretan erabat ekipaturiko sukaldea aurkitzen da, auto-zerbitzu doakoa bezeroarentzat.
Gure aterpetxea Ametzagainako Parke Naturalean aurkitzen da
Donostiako aireportua Donostiatik 45 minutura dago, baina komunikazioa ona da. Bidaia modu errazean antola dezakezu. Sakatu “Nola iritsi aterpetxera Donostiako aireportutik”, eta hautatu zuretzat onena den aukera. Garraio publikoa erabili nahi izanez gero, Hondarribiatik Donostiara doan E21 linea aukerarik onena da.
Gure puntuazioa
Gure filosofia
Green Nest Uba Aterpetxea Ametzagainako parkera sartzeko sarrera batean kokatzen da. Ostatatze merkea eskaini nahi dugu Donostiako gainerako aterpetxeen ordezko aukera moduan, hotel batek eskaintzen dituen kalitatezko zerbitzuak eta guzti. Gure filosofia da bidaian aurrezteko aukera ematea; hots, ostatuan ahalik eta diru gutxien gastatzea kalitatea galdu gabe, Donostian gehien atsegin duzun hartan gasta dezazun.
Aterpetxea gazteei zuzentzeko asmoa hartu da; hau da, lo egiteko ohe baten truke egunero 15 € baino gehiago gastatu nahi ez dutenentzat izango da. Kirolariak eta natura maite dutenak gure aterpetxean egindako egonaldiarekin erabat asetuta geratuko dira, Donostian, naturaren erdi-erdian aurkitzen baita.
Gure Aterpetxea
- Terraza ikusgarria
Aterpetxean guztiek erabiltzeko eremua terraza ikusgarrian aurkitzen da, ikuspegi ederrekin. Estalitako eremuak daude erlaxatzeko, irakurtzeko, dantza egiteko, sukaldatzeko, jateko, e.a. Gune horretan erabat ekipaturiko sukaldea (auto-zerbitzua) aurkitzen da, bezeroentzat doakoa. - Logela partekatuak edo pribatuak
Interneterako WiFi sarbidea dago aterpetxe osoan. Aterpetxeak 196 ohe ditu 730 metro karratuko eremuan, 4 solairuko solairu bakoitzean. - Jatetxea
Beheko solairuan jatetxe bat dago bertan ostatu hartutakoentzat nahiz ibiltarientzat. 49 plazako doako aparkalekua ere bai.

Aterpetxearen barrualdea
Gure aterpetxeko logela bakoitzean eta eremuan WiFi konexioa doakoa da.
Edozein lekutan sar zaitezke gure sarera. Logeletan, ohe bakoitzeko argiak eta entxufeak daudenez, irakurri dezakezu gainerako ostalariak molestatu gabe eta zure gailu guztiak karga ditzakezu.
Logela guztietan bainugela dago (pribatua edo partekatua).